15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

E D I K T U A

Maximino Samper Tanco jaunak ez duenez jaso bere Iruñeko helbidean (Antso Azkarraren etorbidea, 71, 15-F) Udal honek iazko urriaren 3an hartutako erabakia, hain zuzen ere Arlegiko SGU-1 desjabetzeko espedientearen onespenari buruzkoa (2002ko azaroaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), ez eta tasazio indibidualari buruzko jakinarazpenik ere, aditzera ematen zaio Udaleko bulegoetan eskura duela eta hilabeteko epea izanen duela erabaki horren inguruan egoki iruditzen zaiona adierazteko. Orobat, egindako balorazioaren eta bestelako alderdien inguruan Udalak 2002ko abenduaren 12an hartu erabakia jakinarazten zaio. Hona hemen: 1. Espedienteko 3. eta 4. finkak eztabaidagai direla adieraztea. 2. María Purificación Tirapu andreak sistema orokorraren ezaugarriei dagokienez aurkeztutako alegazioak ezestea, hori Udal Planean aurreikusten delako eta orain aurkeztutako ohar horiek hura izapidatu zenean aurkeztu behar zituztelako. Orobat, ezetsi egin da prezio justua finkatzeari dagokiona ere, begibistan denez urbanizazio obra ez delako berariaz eta osorik lurzatietarako egin. Dena dela, alegazio egileak, erabaki honen ondoriozko tramitea baliatuz, balorazioarekin ados ez badago hala adierazi ahalko du. 3. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik kentzea 2-bis finka, Arlegiko SGU-1 sistema orokorraren mugapenetik kanpo baitago. 4. Ondorioz, kontuan hartuz aurkeztu diren berraztertzeko errekurtsoek alegazio izaera dutela, iragan den fasea tramitekoa baita, Arlegiko SGU-1 sistema orokorraren exekuzioari dagokion desjabetzapen espedientea onesten da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1994ko uztailaren 4ko Foru Legean ezarritakoan oinarrituz. 5. Erabaki hau jakinaraztea aipatu sistema orokorreko ondasunen titular diren guztiei eta hogei eguneko epea ematea _aurreko erabakirako ezarritakoez gain_ beren eskubideen alde bidezko juzgatzen dutena adieraz dezaten, eta, hala bada, balorazio espedientean jasotako balorazioarekin, jakinarazi zitzaien horrekin, ados ez direla.

Argitara ematen da, Maximino Samper Tanco jaunari aipatu udal erabakiak jakinarazteko.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Alkatea, Ricardo Ariz.

Iragarkiaren kodea: A0300773