15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planaren Aurrerapena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean jarriko da Zizur Nagusiko Udal Planaren Aurrerapena, Udalak 2003ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran onetsi baitzuen. Hartara, interesatuek iradokizunak egin ahalko dituzte eta Planean proposatutakoaz besteko hirigintza ereduak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0300717