15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO H.H.S.EN MANKOMUNITATEA

Hornidura lehiaketa

Kontratuaren xedea: kamioia erostea, amplirollduna.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 119.000 euro, BEZa barne.

Adjudikatzeko prozedura: lehiaketa irekia.

Behin-behineko fidantza: 2.380 euro.

Eskaintzak Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztuko dira (La Paz etorbidea, 21-1.a B, Azkoien), klausula administratiboen pleguan ezarritako moduan. Horretarako hogeita sei egun naturaleko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu bata arte.

Dokumentazioa: klausula administratiboen pleguan eskatutakoa.

Proposamen ekonomikoen gutunazalak noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu bat eta laurdenetan, Mankomunitateko bilkura aretoan.

Klausula teknikoen eta administratiboen plegua interesatuen eskura dago Mankomunitateko bulegoan.

Azkoienen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamarrean. Mankomunitateburua, Santos Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: A0300620