15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

262/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa. Adierazten du Tutera, Castejón, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes, Azagra, San Adrián, Azkoien, Andosilla, Cárcar, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Vianako mugapeetan abelbideak eta haiei loturiko tokiak egon badaudela. Haien guztien luze-zabalera, trazadura eta orotariko beste ezaugarriak kasuan kasuko udalerria sailkatzeko espedientean ageri dira.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak eta Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen dutenez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzak bere gain ditu Nafarroako abelbideak kudeatu, mantendu eta zaintzeko.

Tutera, Castejón, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes, Azagra, San Adrián, Azkoien, Andosilla, Cárcar, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Vianako mugapeetako abelbideen sailkapena aldez aurretik egin beharreko lana da, lehengoratuko badira, eta Nafarroako Abelbideak balioarazteko foru programan sartu dira, lurraldearen antolamenduari eta herrien garapenari on egiten baitiete.

Udalerri haietako abelbideak sailkatu ahal izateko erabili den prozesu administratiboa hauxe izan da:

_0441 Ebazpena, 2002ko otsailaren 11koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, sailkapen espedienteari ekin eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

_Sailkatu beharreko Udalei praktikoak izenda zitzatela eskatu zitzaien.

_Herriko Etxeetako iragarki oholetan hilabetez egon zen ekintzak hasiko diren eguna eta ordua iragartzen duen oharra.

_Aktak egin dira eta abelbideetan zehar ibili.

_Jendaurrean egoteko epearen hasiera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta alegazioak bildu ziren.

_Alegazioak aztertu dira. Haien gainean txostenak egin dira. Beharrezkoa izan denean, proposamenak aldatu egin dira.

Jendaurrean egoteko epean, Castejón, Valtierra, Milagro, Funes, Azkoien, Lodosa, Sesma, Mendabia eta Vianako mugapeak sailkatzeko proposamenei ez zitzaien alegazio bat ere aurkeztu.

Tutera, Cadreita, Azagra, San Adrián, Andosilla eta Cárcar sailkatzeko proposamenari, baina, alegazio batzuk aurkeztu zitzaizkion. Horien gainean behar diren txostenak egin ziren.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedaturikoaren arabera, Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruko bilkuran harturiko Erabakiaren bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Adierazpena.

Adierazten da abelbide hauek eta hauei loturiko tokiak egon badaudela. Haien guztien luze-zabalera, trazadura eta orotariko beste ezaugarriak kasuan kasuko udalerria sailkatzeko espedientean ageri dira.

_Tutera: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea (La Granja aska), Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan Errege Altxonbidea, Taustetik Andimendira doan Errege Altxonbidea, 11. Iraganbidea, Carretera de Alfaro izeneko Iraganbidea, 1. Adarra, 2. Adarra, 3. Adarra edo El Ruso Askara doan Adarra, 4. Adarra edo La Heruela Altxonbidea, 5. Adarra edo La Cebolluela Altxonbidea, 6. Adarra edo Pulguer Putzua eta 7. Adarra edo San Gregorio Altxonbidea.

_Castejón: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, Camino Viejo de Alfaro izeneko Altxonbidea, 1. Adarra edo La Malacena Altxonbidea eta La Barca Vieja Iraganbidea.

_Valtierra: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea eta 4. Iraganbidea.

_Cadreita: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, 5. Zeharbidea, 1. Adarra eta 2. Adarra.

_Milagro: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea (Montehondo pausalekua), Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea, 1. Adarra edo San Juan Adarra eta 5. Zeharbidea.

_Funes: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea, El Bardalillo Altxonbidea, El Hiniestar Altxonbidea, Las Luchas Altxonbidea, 1. Adarra edo Cantalares Altxonbidea eta 12. Adarra.

_Azagra: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, 12. Adarra eta La Cañada Adarra.

_San Adrián: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea (La Cuesta del Monte pausaleku luzea), Tuteratik San Adriana doan Los Portillos Errege Altxonbidea, La Cañada Adarra, La Balsa de la Canal de la Sierra Adarra eta Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea eta La Balsa de la Canal de la Sierra Adarra lotzeko Adarra.

_Azkoien: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea (pausaleku luzea, El Corral de Romero artegia, El Corral de Moratiel artegia eta El Corral de Caloya artegia), 4. Zeharbidea edo San Silvestre Altxonbidea (San Silvestre pausalekua, Matapez pausaleku eta aska, Sotoarriba pausalekua eta El Corral del Alto artegia), 5. Iraganbidea (La Sierra pausaleku luzea), La Balsa de la Canal de la Sierra Adarra (La Sierra pausalekua eta El Corral de Cabizgordo artegia), Milagrotik Aezkoara doan Errege Bidea eta Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea lotzeko Adarra, Milagrotik Aezkoara doan Errege Bidea eta La Balsa de la Canal de la Sierra Adarra lotzeko Adarra (El Corral de Trampa artegia eta El Corral de Cabra artegia), 12. Adarra, El Escopar Altxonbidea izeneko Adarra edo Las Luchas Altxonbidea, El Corral de Ciordia Adarra (El Corral de Ciordia artegia), Vallacuera Altxonbidea izeneko Adarra edo El Corral del Churri Adarra (El Corral del Churri artegia), El Corral del Altotik Corral del Carredorora doan Adarra (El Corral de Leizaur artegia eta El Corral de Carredoro artegia), El Vergelillo Adarra, La Vicaría Adarra eta El Molino Adarra.

_Andosilla: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea (Royales pausaleku eta aska), 9. Adarra, 16. Iraganbidea, Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxobidea eta Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea lotzeko Adarra, Val de Resa Adarra, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea eta 16. Iraganbidea lotzeko Adarra, La Cañada Adarra eta El Corral de La Plana Adarra.

_Cárcar: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, 9. Adarra, 16. Iraganbidea, 14. Iraganbidea, La Viguilla Iraganbidea, Lampara Iraganbidea edo El Raso Altxonbidea, El Corral de Lampara Iraganbidea, Los Huertos Aska izeneko Adarra, Serranos Iraganbidea, Morcato Iraganbidea, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea eta 16. Iraganbidea lotzeko Adarra eta Valderoldán Adarra.

_Sesma: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea, Imastik Iratxera doan Errege Altxonbidea, 6. Zeharbidea, 7. Zeharbidea, 13. Iraganbidea, 14. Iraganbidea, 15. Iranganbidea edo El Lobo Iraganbidea, 6. Zeharbideko Adarra, El Juncarillo Iraganbidea, Resa Iraganbidea, La Vaqueriza Iraganbidea eta El Pecho de Cabezuela Iraganbidea.

_Lodosa: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea (El Corral de las Carretas artegia), La Choza Errege Altxonbidea, 20. Iraganbidea (El Calderín-La Badina pausalekua, El Ferial pausalekua, La Badina pausalekua, La Casa del Guarda pausalekua eta El Corral de la Muerte artegia), 13. Adarra, 8. Adarra, 11. Adarra (El Corral de Valsemana artegia), El Coscojar Iraganbidea (La Tejería pausalekua), Camino de Pradejón Adarra, El Ontanal Iraganbidea, El Rebocadero Iraganbidea, Montealto Iraganbidea eta El Cementerio Iraganbidea.

_Mendabia: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea (El Barranco de los Juncos pausalekua, Las Tres Mugas aska eta aska, La Balsa de la Mauleona aska eta El Encimero-Rubio de Abajo aska), Imastik Iratxera doan Errege Altxonbidea (El Salobre pausalekua, Los Chopos Putzuko aska, Sesmako mugaren ondoko aska eta El Juncal aska), 7. Zeharbidea, 22. Iraganbidea edo Las Vacas Iraganbidea (Los Arcosko bideko gurutzearen aurreko aska eta Los Arcosko bideko gurutzearen ondorengo aska), 15. Iraganbidea edo El Lobo Iraganbidea, Los Zagurrianos edo Las Voiñas Iraganbidea, Vailengua Iraganbidea, El Pontón Iraganbidea (El Corral del Pontón artegia), Calabazas Iraganbidea, La Vegilla Iraganbidea, 17. Iraganbidea edo El Encimero Iraganbidea (133. lurzatiaren ipar aldeko pausalekua) eta Pasada Nueva izeneko Iraganbidea.

_Viana: Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko Errege Altxonbidea (Los Corrales pausaleku eta aska), 18. Iraganbidea (Cabezaredonda zelaiko pausalekua), 20. Adarra (Corral de Valcerbera aska), Camino de los Bocales izeneko Iraganbidea, Camino de la Cañada Iraganbidea eta Perezuelas-Nabal-Cuevas La Orden Iraganbidea (El Corral de Aquilanoren ondoko pausalekua eta El Corral del Cuevas artegia).

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0214095