15. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

261/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa. Adierazten du Noain, Galar Zendea, Iruña, Barañain, Berriozar, Berriobeiti, Itza Zendea, Txulapain, Imotz, Basaburua, Larraun eta Aresoko mugapeetan abelbideak eta haiei loturiko tokiak egon badaudela. Haien guztien luze-zabalera, trazadura eta orotariko beste ezaugarriak kasuan kasuko udalerria sailkatzeko espedientean ageri dira.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak eta Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen dutenez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzak bere gain ditu Nafarroako abelbideak kudeatu, mantendu eta zaintzeko.

Noain, Galar Zendea, Iruña, Barañain, Berriozar, Berriobeiti, Itza Zendea, Txulapain, Imotz, Basaburua, Larraun eta Aresoko mugapeetako abelbideen sailkapena aldez aurretik egin beharreko lana da, lehengoratuko badira, eta Nafarroako Abelbideak balioarazteko foru programan sartu dira, lurraldearen antolamenduari eta herrien garapenari on egiten baitiete.

Udalerri haietako abelbideak sailkatu ahal izateko erabili den prozesu administratiboa hauxe izan da:

_0442 Ebazpena, 2002ko otsailaren 11koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, sailkapen espedienteari ekin eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

_Sailkatu beharreko Udalei praktikoak izenda zitzatela eskatu zitzaien.

_Herriko Etxeetako iragarki oholetan hilabetez egon zen ekintzak hasiko diren eguna eta ordua iragartzen duen oharra.

_Aktak egin dira eta abelbideetan zehar ibili.

_Jendaurrean egoteko epearen hasiera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta alegazioak bildu ziren.

_Alegazioak aztertu dira. Haien gainean txostenak egin dira. Beharrezkoa izan denean, proposamenak aldatu egin dira.

Jendaurrean egoteko epean, Noain, Galar Zendea, Iruña, Barañain, Berriozar, Berriobeiti, Itza Zendea, Txulapain, Imotz, Basaburua eta Aresoko mugapeak sailkatzeko proposamenei ez zitzaien alegazio bat ere aurkeztu.

Larraun sailkatzeko proposamenari, baina, alegazio batzuk aurkeztu zitzaizkion. Horien gainean behar diren txostenak egin ziren.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedaturikoaren arabera, Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruko bilkuran harturiko Erabakiaren bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Adierazpena.

Adierazten da abelbide hauek eta hauei loturiko tokiak egon badaudela. Haien guztien luze-zabalera, trazadura eta orotariko beste ezaugarriak kasuan kasuko udalerria sailkatzeko espedientean ageri dira.

_Noain: Probintzietako Errege Altxonbidea, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea eta T-8 Zeharbidea.

_Galar Zendea: Probintzietako Errege Altxonbidea, Milagrotik Aezkoara doan Errege Altxonbidea eta T-8 Zeharbidea.

_Iruña: Probintzietako Errege Altxonbidea.

_Barañain: Probintzietako Errege Altxonbidea.

_Berriobeiti: Probintzietako Errege Altxonbidea eta 22-Iraganbidea.

_Itza Zendea: Probintzietako Errege Altxonbidea eta 22-Iraganbidea.

_Txulapain: Probintzietako Errege Altxonbidea.

_Imotz: Probintzietako Errege Altxonbidea.

_Basaburua: Probintzietako Errege Altxonbidea.

_Larraun: Probintzietako Errege Altxonbidea.

_Areso: Probintzietako Errege Altxonbidea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0214094