144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1421/2003 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2003-2004 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 84.000 bat dosiren erosketa esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 22an emandako 1421/2003 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: 2003-2004 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 84.000 bat dosi erostea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Esleipenaren zenbatekoa: 125.160 euro, BEZa barne, 1,49 euro/dosi.

_Esleipen-hartzailea: Laboratorios Leti, S.A.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: A0310195