144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1417/2003 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ospitaleratze Psikiatrikorako Unitatea garbitzeko zerbitzua esleitzen duena 2003 eta 2004. urteetarako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 21ean emandako 1417/2003 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ospitaleratze Psikiatrikorako Unitatea garbitzeko zerbitzua, 2003. eta 2004. urteetarako.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Esleipenaren zenbatekoa: 122.950 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzailea: ISS European Cleaning System, S.A.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita batean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: A0310193