144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A B A R

2003ko aurrekontua behin betikoz onetsirik

2003ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, martxoaren 26an, Udal honen 2003ko aurrekontuaren hasierako onespena.

Legez ezarritako jendaurreko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

6/1.990 Foru Legeko 227.1 eta 2/2003 Foru Legeko 202.3 artikuluetan ezarritakoa betez, argitara ematen da, laburturik, 1.995. urteko aurrekontu orokor eta bakarra:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 6.265 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 19.800 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herril. aprobetxamenduak: 17.800 euro.

Dirusarrerak, guztira: 43.865 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 780 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 29.480 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 2.400 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 600 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 10.605 euro.

Gastuak, guztira: 43.865 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tabarren, bi mila eta hiruko urriaren hamabortzean. Kontzejuburua, Carlos García Enecoiz.

Iragarkiaren kodea: A0310209