144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Exekuzio unitatearen mugapena. Behin betiko onespena

Larragako Udalak 2003ko maiatzaren 20an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen katastroko 2. poligonoko 656, 657 eta 1535. hiri lurzatiek osatzen duten exekuzio unitatea mugatzeko proiektua, Construcciones Merino-Ondarra, S.L.k sustatua. Proiektua Juan Manuel Erice Zunzarren arkitektoak prestatu du eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak 2003ko maiatzaren 8an ikus-onetsi zuen.

2003ko irailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76-c) artikuluan ezarritakoari jarraituz, hirigintzako antolaketa zehatz hori behin betiko onetsita gelditu da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larragan, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: A0310213