144. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

I R A G A R K I A

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2003ko urriaren 28an. Hona hemen testua:

1. Alkatetza honek 2003ko urriaren 7an onetsi eta 2003ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 24an, argitaratutako 2003ko lan eskaintza publikoan atzemandako akats materiala zuzentzea, hain zuzen ere Burlatako Udalaren Zerbitzu Orokorrei atxikitako administrari laguntzaileari buruzkoa, lanpostu horrek "batzordeetako administraria" izena har dezan. Hori guztia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 105.2 artikuluan eta 2003ko urriaren 6ko osoko bilkuran onetsitako plantilla organikoan ezarritakoari jarraituz.

2. Akats zuzenketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, bi mila eta hiruko urriaren hogeita zortzian. Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: A0310206