128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Buñuelgo Udal Planeko UD-34 kudeatzeko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzak 2003ko irailaren 15ean eman ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Buñuelgo Udalaren eta José Antonio Marquina Pérez jaunaren eta Arancha Cerdán Aguirre andrearen artean sinatu beharreko hirigintza hitzarmena. Aipatu jaun-andreak dira Buñuelgo Udal Planeko UD-34 izenekoan dagoen 1. poligonoko 235. lurzatiko eraikuntzaren sustatzaileak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek beraien eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, bi mila eta hiruko irailaren hamabostean. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0308961