128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A D I O S

Aurrekontuko 1/2003 aldaketa

Udalak, bi mila eta hiruko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea aurrekontuko 1/2003 aldaketa, kreditu berezia, ondoko obra hauetarako aurrekontua egon dadin: zolaketa-sareak eta zuzendaritza, frontoiko obrak, Enerizko bidea eta Cementerio kalea, ureztaketa eta biltontziak, txaletetako zolaketa, gasaren instalazioa, argiak.

Aditzera ematen da, interesatuek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, bi mila eta hiruko irailaren zortzian. Alkatea, Fortunato Vidaurreta Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0308913