128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan _eta, orobat, martxoaren 2ko 1/99 Foru Legean eta, aurreko legea eta dekretua aldatzen dituenez, urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan_ xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: "El Escopar" Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, eta, haren ordezkari gisa, Javier Silvestre Busto jauna, helbide hauxe baitu: Travesía Ega, 1, Azkoien. Jarduera: zerriak gizentzeko jarduera paratzea bi nabe berritan. Nabe bakoitzak 1.308 m2 ditu eta 1.560 buru ustiatzeko ahalmena; beraz, guztira, 3.120 buru. Tokia: Villafrancako jurisdikzioa, 700. lurzatia, 1. poligonoa, "Tejerías" alderdia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villafrancan, bi mila eta hiruko irailaren bortzean. Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: A0308921