128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

411/2003 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Iruñeko "Mendillorri I" eta "Elorri" ikastetxe publikoak handitzeko lanen proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza kontratatzeko espendientea onesten duena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Iruñeko "Mendillorri I" eta "Elorri" ikastetxe publikoak handitzeko lanen proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa. Presakoa.

_Xedea: Iruñeko "Mendillorri I" eta "Elorri" ikastetxe publikoak handitzeko lanen proiektua idatzi eta lanak zuzendu.

_Aurrekontua: 133.000 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamairugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, lizitazio iragarkian adierazten den egunean, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Klausula administratiboen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hemeretzian._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0309145