128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik Lizarragan

Ergoienako Udalak, 2003ko abuztuaren 28en egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Udalak, 2003ko martxoaren 23ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen Lizarragako 2. poligonoko 167 lurzatiaren xehetasun azterlana, Gregorio Luis Ezkerrak aurkeztua. Jendaurrean egon da hogei egunean, zegokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik (57.a, 2003/05/07koa) eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, Udalak, osoko bilkuran batzartuta, erabaki du boz batez:

1._Behin betikoz onestea Gregorio Luis Ezkerra jaunak aurkeztu duen xehetasun azterlana, Lizarragako 2 poligonoko 167. lurzatiari dagokiona.

2._Dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ergoienan, bi mila eta hiruko irailaren bostean. Alkatea, Fernando Etxauri Gallardon.

Iragarkiaren kodea: A0308910