128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

UAU 3.1 jarduketa unitateko birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Lakuntzako Udalak, 2003ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Ikusirik Lakuntzako Arau Subsidiarioetako UAU 3.1 jarduketa unitatea birzatitzeko proiektua, Juan M.ª Gamboa Azpirozek aurkeztua, non, birzatiketan sartuko diren lurzatiez gain, prozesuaren ondoriozko lurzatiak, haien adjudikazioa, araubide juridikoa eta beste xehatasun batzuk zehazten baitira, osoko bilkurak hauxe erabaki du:

1. Hasiera batez onestea aurkeztu den birzatiketa proiektua.

2. Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatuarekin bat, hasiera batez onetsitako proiektua jendaurrean egonen da hogei egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta gainerako interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin.

4. Ebazpen hau igortzea ukitutako guztiei, jakin dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko irailaren hamabostean. Alkate udalburua, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0308947