128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

403/2003 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, 2003-2004 ikasturterako esleitzen dituena, lehiaketa publikoz eta presako izapidaketaz, gehienez ere bederatzi tokiko ibilgailuen bidezko ikasle-garraioko zenbait espediente, eta eman gabe uzten dituena beste zenbait esleipen.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena, non proposatzen baitu 01/01, 08/04, 09/05, 10/06, 13/06, 21/11, 25/12, 32/14 eta 37/15 espedienteak eman gabe utz daitezela, ikasle-garraioko zerbitzuak kontratatzeko 369/2003 Foru Aginduaren bidez arauturiko lehiaketa publikora eskaintza bat ere ez baita aurkeztu eta zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko behar diren urratsak egin daitezela.

Halaber foru agindu honetan zerrendan ematen diren espediente eta enpresei dagozkien ikasle-garraioaren zerbitzuak esleitzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2001eko ekitalditik 2002ra luzatutako, eta 2003ra ere luzatutako, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Honen jarraian zerrendan ematen diren enpresei esleitzea ikasle-garraioaren zerbitzuei dagozkien espedienteak:

_Lerchundi Aguerre, José M.ª: Espedientea: 02/02. Zenbatekoa, egunean: 56,11 euro.

_Lerchundi Aguerre, José M.ª: Espedientea: 03/02. Zenbatekoa, egunean: 95,70 euro.

_Larralde Elizalde, Francisco.: Espedientea: 04/02. Zenbatekoa, egunean: 81 euro.

_Ursuegui Pikabea, José M.ª: Espedientea: 05/02. Zenbatekoa, egunean: 48 euro.

_Transervice Navarra, S.L.: Espedienteak: 06/02 eta 24/12. Zenbatekoa, egunean: 149 euro espediente bakoitza.

_Fernández Hermoso de Mendoza, Luis M.: Espedientea: 07/04. Zenbatekoa, egunean: 28 euro.

_Irurozqui Pérez, M.ª Rosario: Espedientea: 11/06. Zenbatekoa, egunean: 50 euro.

_Yosein, S.L.: Espedienteak: 14/07, 23/12 eta 26/12. Zenbatekoa, egunean: 100, 60 eta 96 euro, hurrenez hurren.

_Aristi Alustiza, Fco. Javier: Espedientea: 15/07. Zenbatekoa, egunean: 150 euro.

_Padilla Bengoa, Margarita: Espedientea: 16/07. Zenbatekoa, egunean: 118 euro.

_Apecechea Elizalde, Javier: Espedientea: 17/07. Zenbatekoa, egunean: 39,99 euro.

_Apecechea Arocena, José Lorenzo: Espedientea: 18/07. Zenbatekoa, egunean: 148,23 euro.

_Moreno Miralles, Fernando: Espedientea: 19/09. Zenbatekoa, egunean: 41,16 euro.

_Rodríguez Merino, Ignacio: Espedientea: 20/09. Zenbatekoa, egunean: 35 euro.

_Muñoa Arribillaga, José L.: Espedientea: 22/12. Zenbatekoa, egunean: 33 euro.

_Comino Sillero, Antonio: Espedientea: 27/13. Zenbatekoa, egunean: 55,37 euro.

_Urdánoz Jimeno, Andrés: Espedientea: 28/13. Zenbatekoa, egunean: 55,37 euro.

_Urolategui Echave, Andoni: Espedientea: 29/13. Zenbatekoa, egunean: 131,49 euro.

_Ernaga Esnoz, Pedro: Espedientea: 30/13. Zenbatekoa, egunean: 102,94.

_Muñarriz Larrión, José M.ª: Espedientea: 31/13. Zenbatekoa, egunean: 83,31 euro.

_Cordón González, Juan: Espedienteak: 33, 34, 35 eta 36/15. Zenbatekoa, egunean: 60,64, 60,64, 30 eta 15 euro, hurrenez hurren.

_Castellano Arrastia, Francisco: Espedientea: 38/17. Zenbatekoa, egunean: 54,96 eta 10,07 euro.

2. Eman gabe uztea honako ibilbideotako ikasleen garraio-zerbitzua, ez baita eskaintzarik aurkeztu:

_01/01 -08/04 -09/05 -10/06 -13/06 -21/11 -25/12 -32/14 eta 37/15.

3. Ikasleen garraio zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko urratsak hastea.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren urratsak egitea esleipen kontratuak egin eta erregelamenduaren araberako bermeak jar daitezen.

5. Honen bidez esleitu den ikasle-garraioaren gastua 146.734,56 eurokoa izanen da guztira 2003-2004 ikasturteko lehen lauhilekorako (2003ko irailetik abendura bitarteko aldia), eta 2002tik 2003ra luzatutako ekitaldirako Departamentuko gastuen aurrekontuko "Ikasle-garraioa" izeneko 41620-2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da (5154 espedientea). 2004ko urtarrila-ekaina aldirako kostua, gutxi gorabehera, 211.949,92 eurokoa izanen da guztira, 2004rako aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

6. Foru agindu honetan xedatutakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Foru agindu hau igortzea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren bostean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0308781