128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko B-3, B-4, C2 unitateak eta B-2ko lurzoru publikoa birzatitzeko aktan egindako akatsaren zuzenketa. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko irailaren 11n egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko B3, B4, C2 unitateen eta B2ko lurzoru publikoaren birzatiketaren aldaketa, Jesús Iribarren Luzuriaga jaunak eta Aurora Armendariz Aranguren andreak sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraituz. Orobat, banan-banan jakinaraziko zaie unitate horretako Konpentsazio Batzordeari eta interesatuei: Iribarren jaun-andreak, Larcovi, Provigosa eta Cedipsa.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko irailaren hamabian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0308853