128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 6. eremuko U.E. 6.4 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Emetal, S.A. eta OPPOSAk sustatua, birzatiketa batzordea eratu baitute. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko irailaren 11n egin bilkuran, agertutako guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 6. eremuko U.E. 6.4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Emetal, S.A. eta Opposak sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluan eta hurrengoetan, 167.ean eta hurrengoetan eta 76, 74 eta 62. artikuluetan xedatuarekin bat.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko irailaren hamabian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0308851