128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala UC-6 unitatean. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2003ko irailaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala, UC-6 unitateari buruzkoa, María del Carmen Uriz Eleta andreak eta Nicolas Ayesa Eguaras jaunak sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, bi mila eta hiruko irailaren hamaikan. Jarduneko alkatea, Raquel Huarte Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0308860