128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

E D I K T U A

Ezin izan da jakinarazi Alkatetzaren 262/2003 Ebazpena, 2003ko irailaren 1ekoa, zeinaren bidez, 2612/1996 Errege Dekretuaren 72. artikuluak 54. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, administrazio espedientea abiarazten baita ondotik aipatzen den pertsona erroldatik ofizioz kentzeko, inskripzioa behar ez bezala egiteagatik. Beraz, argitara ematen da jakinarazpen iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udaleko ediktu oholean. Aldi berean, 2612/1996 Errege Dekretuaren 72. artikuluan eta 1997ko apirilaren 9ko Ebazpenean xedatutakoa betez, hamabost egun balioduneko epe luzaezina ezartzen da, ediktu hau argitaratzen denetik hasita interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak eta frogak aurkez ditzaten udalerria egiazko eta ohiko bizitokia dutela egiaztatzeko.

Espedientea: 494. Izena: Ana Paula Martins Pimenta. Helbidea: San Migel kalea, 2-7. C.

Burlatan, bi mila eta hiruko irailaren hamabian. Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: A0308879