128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako Mogotes sektorearen esparruko xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2003ko irailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Behin betikoz onestea Artikako Mogotes sektoreko plan partzialeko R-7, R-8, R-11, R-13, R-14 eta R-17 lurzatien xehetasun azterlana, sektoreko konpentsazio batzordeak sustatu eta Teo Ronco Marín jaun arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2. Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabost eguneko epean.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko irailaren hamabostean. Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: A0308849