128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Behin betikoz onetsirik Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Oteitzako UR-4 unitatearen esparrukoa

Berriobeitiko Udalak, 2003ko irailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Berriobeitiko Udal Planeko UR-4 unitateko aldaketa puntualari Oteitzako Kontzejuak aurkeztutako alegazioa hein batean onartu eta erabileren atala Kontzejuak eskatu duen moduan idaztea.

2. Behin betikoz onestea Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Oteitzako hiriguneko UR-4 exekuzio unitatearen esparrukoa, Berriobeitiko Udalak sustatu eta Udaleko arkitekto David Azcona Ruiz de Galarreta jaunak prestatu duena. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

3. Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntualaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

4. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabost eguneko epean, eta onetsitako agiriaren ale bat igorriko zaio jakinarazpenarekin batera.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko irailaren hamabostean. Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: A0308848