128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Basaburuko Udalak, 2003ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa bat, Leoncio Huarte Alsua jaunak sustatu duena, Igoako 9. poligonoko 139 eta 142. lurzatiak hiri lurzoru gisa sailkatzeko, orain lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta baitaude.

Espedientea ikusgai egonen da Udaleko bulegoetan hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, bi mila eta hiruko irailaren hamarrean. Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: A0308874