128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Alkateordeen izendapena

Añorbeko alkate udalburuak, 2003ko irailaren 7ko Dekretuan, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

"Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 20.1.a), 21.2 eta 23.3 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen) 46, 47 eta 48. artikuluetan xedatutakoa, eta herriarentzat komenigarritzat jotzen baita alkateordeak izendatzea, eta alkateari dagokionez nahi dituenak izendatzea,

Ebatzi dut:

Lehena._Añorbeko Udaleko lehen alkateorde izendatzea Jesús M. Oroz Pérez jauna, Agrupación Electoral Añorbe Independiente taldeko zinegotzia.

Bigarrena._Añorbeko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea M. Jesús Alvarez Urricelqui andrea, Agrupación Electoral Añorbe Independiente taldeko zinegotzia.

Hirugarrena._Izendatuei dagokie, izendatu dituzten hurrenkera berean, alkatea eginkizun guztietan ordezkatzea kanpoan, gaixorik edo bere eskurantzak erabiltzeko ezindurik dagoenean, bai eta Alkatetza hutsik geratzen denean ere, harik eta alkate berriak kargua hartu arte.

Laugarrena._Ebazpen hau izendatuei jakinaraziko zaie banan-banan, iragarkiak argitaratuko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean eta osoko bilkurari haren berri emanen zaio egiten den lehenengo bilkuran.

Añorben, bi mila eta hiruko irailaren zazpian. Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0308878