128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1507/2003 EBAZPENA, irailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tomás Manuel Fernández Fernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Adimen Osasuneko Zuzendariordetzaren Adimen Osasuneko II-A (Milagrosa) Taldeko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Tomás Manuel Fernández Fernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Adimen Osasuneko Zuzendariordetzaren Adimen Osasuneko II-A (Milagrosa) Taldeko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Adimen Osasuneko Zuzendariordetzari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren lauan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: A0308896