128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Kalifikazio juridikoaren aldaketa

Leitzako Udalak, 2003ko ilbeltzaren 31ko osoko bilkuran erabaki hau hartu zuen:

1. Leitzako 4. eremuko 118 eta 134. lursailak banatzen dituen bide publikoaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea. (Gorritzunen bordatik gora)

2. Aipatu jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatzea.

Aldaketaren xedea: bidea ondare-ondasun bihurtzea, ondoren Esteban Zabaleta Zabaletak duen beste bide batekin trukatzeko.

Aldaketaren erabilgarritasun publikoa: Udalak bereganatuko duen bidea, hau da, Bordaberri baserritik Muñoa baserrira doana, orain herritarrek erabiltzen dutena da eta beste bide batzuekin lotuta dago. Udalak emanen lukeen bidea, berriz, inguruko jabetza pribatukoa den belatso batera doan bidea da eta gutxi erabiltzen da.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta hogeita hamar eguneko epeaz udal idazkaritzan jendaurrean paratzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituen alegazioak egin ditzan.

4. Alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko onartutzat hartuko da aipatutako ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Leitzan, bi mila eta hiruko irailaren bian. Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: A0308827