128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: David Carmona Gutiérrez. Eugenio Mendioroz karrika, 7. 31140 Artaxoa. SS-8712-AB.

Hamabortz eguneko epean iragarki hau argitaratzen denetik aipatu turismoa ez bada kentzen Noain-Elortzibarko Udalaren altxategitik, Noaingo Talluntxe industrialdean baitago, aldez aurretik, altxatu eta edukitzeagatik, behar diren tasak ordainduta, orduan hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen. Hori guztia, Trafikoari buruzko Legeko 7.1.1.a) artikuluan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legeko bigarren artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko irailaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0308771