128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

E D I K T U A

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da jakinarazpen hau, zehazten diren zehapen espedienteetako ebazpenei dagokiena, agintaritza zehatzaileak ondoko zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateentzat eman baititu, haien helbide ezagunetan saiatuagatik ezin izan zaizkielako jakinarazi.

Ebazpen hauen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, haiek eman zituen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten denetik hasi eta hilabete bat iragaten bada haren gaineko ebazpenik gabe, hura ezetsitzat hartu eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien epaitegiari zuzendua, hurrengo bi hilabeteko epean.

Halaber, ebazpen hauen aurka zuzenean aurkezten ahalko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bidezko nahiz komenigarritzat jotzen den bertze edozein errekurtso.

Isunak ordaintzeko borondatezko epea 15 egun baliodunekoa da, honako hau argitaratzen denetik aitzina, bestela nahitaezko ordainarazpenari ekinen baitzaio.

Cascanten, bi mila eta hiruko irailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

ESPEDIENTEA IZEN-DEITURAK MATRIKULA NAN/IFZ EGUNA ZENBAT. ARAU-HAUSTEA

0028 JAVIER SESMA JIMENEZ NA-1795-M 16000353 2003/06/16 12,62 ZUO 11-13

0029 JAVIER SESMA JIMENEZ NA-1795-M 16000353 2003/07/11 12,62 ZUO 11-13

0040 SILVIA CAJO GIL 9119-BPB 17202830 2003/07/29 63,00 RGC 94-2-1K

0041 SISTO MARIANO FERNANDEZ BONE NA-8469-Y 16014443 2003/06/28 12,62 ZUO 11-2

0042 CECILIO ANTON RUIZ NA-3809-Y 16014045 2003/06/28 12,62 ZUO 11-2

Iragarkiaren kodea: A0308785