128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

E D I K T U A

Olaztiko Udalak, 2003ko uztailaren 18an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen indarra duen aurrekontuko aldaketa bat.

Argitara atera zen, iragarkia jarriz 2003ko 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 25ekoan, eta jendaurrean egon beharreko epea iragan baita, inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da aldaketa, hemen laburturik ematen dena:

2003ko ekitaldiko aurrekontuko 4. aldaketa kapituluka laburturik.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 26.625 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.000 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: (-35.000 euro).

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 159.070 euro.

Guztira: 153.695 euro.

DIRUSARRERAK:

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 702 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak (diruzaintzako gerakina): 152.993 euro.

Guztira: 153.695 euro.

Bilkura horretan berean onetsi zen langileei buruzko eranskinaren aldaketa, zeina jendaurrean egon baitzen, 2003ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 27koan, iragarkia jarri ondotik; ez du inork haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu.

Beraz, bidezkoa da behin betikoz onestea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Olaztin, bi mila eta hiruko irailaren hamazazpian. Alkatea, Blanca Arza Bergerandi.

Iragarkiaren kodea: A0308995