128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

UE-20 eta UE 21 unitateak urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Valtierrako Udalak, 2003ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UE-20 eta UE 21 unitateak urbanizatzeko proiektua, Construcciones Valtierra, S.A.L.ren eskariz sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Valtierran, bi mila eta hiruko irailaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0309071