128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A N T A K A R A

Alkateordeen izendapena

Herriko alkateak, 2003ko ekainaren 19an, ebazpena eman zuen Mayte Navarro Garde andrea eta Fermín Azagra Iñigo jauna hurrenez hurren lehen alkateorde eta bigarren alkateorde izendatzeko, hori guztia Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21-2 artikuluarekin eta Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko 1986ko azaroaren 28ko Erregelamenduaren 46.etik 48.era bitarteko artikuluekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Santakaran, bi mila eta hiruko irailaren hemeretzian. Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: A0309078