128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Laguntza kontratua, Ribaforadako Udalaren berdeguneak, lorategiak eta zuhaiztiak zaintzeko

Xedea: Udalaren berdegune, lorategi eta zuhaitzen zainketa kontratatzea, baldintzen pleguko 1. eranskinean jasotako zerrendaren arabera.

Prozedura: lehiaketa irekia, tramitazio arrunta.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 40.267,82 euro/urtea.

Egiteko epea: urtebete, 2004ko urtarrilaren 1etik hasita 2004-12-31ra bitarte.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 13:00ak arte, Ribaforadako Udaleko erregistroan.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehaztutakoak, interesatuen eskura egonen baita udal idazkaritzan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita bosgarren egun naturalean, eguerdiko hamabietan, Udaletxean.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko irailaren hamazazpian. Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: A0308966