III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A T E T Z
Atezko Udalaren Plan Orokor erraztuaren proiektua egiteko lehiaketa
Atezko Udalak lehiaketarako dei egiten du, hirigintza antolamendurako Udalaren Plan Orokor erraztua egiteko lanak adjudikatzeko.
Xedea eta esparrua
Lehiaketaren xedea da talde tekniko bat hautatzea, Atezko Udalaren Plan Orokor erraztuaren proiektua egiteko, Udalak berak erabaki dituen agindu teknikoen eta administrazio klausulen arabera.
Planeamenduak Atezko udalerri osoa hartuko du bere esparruan.
Lehiakideak
Lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute, bakarka edo taldeka, lan horiek egiteko legezko gaitasuna duten profesionalek, eta kontratatu gogo direnen gisako lanak egiteko eratutako enpresa edo sozietateek, hartarako behar den legezko gaitasuna dutenek.
Eskabideen aurkezpena
Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izanen da udal bulegoetan eta ordu baliodunetan behar den eskabidea aurkeztea, honi erantsita doan ereduaren arabera betea, hogeita sei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dokumentazioa
Lehiaketaren oinarrietan aipatzen dena da eta Udalak du bere eskuetan.
Udalak lehiakideen eskura utziko ditu Udal Planaren proiektua egiteko agindu teknikoen plegua eta kontrataziorako klausula administratiboen plegua.
Iraupena
Kontratuak iraunen du, lehen suntsitzen ez bada, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak behin betiko onespena eman arte. Baldin eta, aipatutako I.L.A.E. Departamentu horrek emandako behin betiko onespenerako ebazpenaren ondorioz, beharrezkoa bada proiektua aldatzea edo testu bategin bat egitea, kontratuak iraunen du proiektua aldaturik edo testu bategina entregatzen den arte.
Proposamen ekonomikoa
Proposamen ekonomikoa ezin izanen da guztira 55.773,92 eurotik goitikoa izan, BEZa barne.
Fidantza
Fidantzaren balioa, aplikatzekoa den legerian aurreikusitako moduetako edozeinen bidez eratuko baita, adjudikazio aurrekontuaren % 4 izanen da.
Adjudikatzeko irizpideak
Lehiaketaren oinarrietan adierazten direnak.
Atetzen, bi mila eta hiruko irailaren hamaseian. Alkate udalburua, Juan José Nuin Ibero.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ...................... lanbidea: .................... herria: ................ helbidea: .............. NANa (zenbakia eta non-noiz egina): ............................................. nire izenean edo ondoko honen izenean: ........................ herria: ................ helbidea: .............. I.F.Z.: ..........
Helbidea, jakinarazpenetarako:
Kalea: .............. herria: ................ P.K.: ...... telefono zenbakia: .........
Jakinik zein diren Atezko Udalaren Plan Orokor erraztuaren proiektuaren erredakzioa adjudikatzeko lehiaketa arautuko duten oinarriak eta erredakzio hori zedarrituko duten baldintzen pleguak, adostasun oso eta erabatekoa adierazten dut agiri horiei buruz, eta onartzen dut aipatzen diren lanak egitea, plegu horietan adierazten den guztiaren arabera.
Halaber, adierazten dut betetzen ditudala lehiaketan parte hartzeko ezarritako baldintzak, eta horretarako ekartzen dut oinarri horietan zehazten den dokumentazioa.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0308952