128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAHITAEZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura-eginbidearen jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesatuei, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 4 1.a) ager daitezen, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

HELEGITEKO EPEA

Jakinarazpena egintzat ematen den egunaren biharamunetik, interesatuak hilabete bat dauka bidezko diren helegiteak jartzeko.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hamaikan._Derrigorrezko Dirubilketaren atalburua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

AIPATZEN DIREN ZORDUNAK

Izena: Rexfe Internacional, S.L.

IFZ/IFK: B31635451.

Helbidea: San Ignazio etorb., 5-5.a, B atea, Iruña.

Espedientea: 14.729/MJL.

Zenbatekoa: 4.234,96 euro.

Jakinarazten den egintza: Premiamendu-prozedura administratiboa. Ordaintzeko errekerimendua: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 123.2 artikulua.

Zeren gisa deitzen zaion: Zorduna.

Iragarkiaren kodea: A0308780