128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4 idatz-zatian xedatua.

Horrenbestez, Foruzaingoaren bulegoetan gorderik dauden ibilgailuen marka, modelo eta matrikulak argitaratzen dira, bai eta titularrak ere, Trafiko Burutzako Erregistroan ageri diren bezala.

Honako hau argitaratu eta hilabetean Foruzaingoko bulegoetara ez bazatozte eta haien ardura hartzen ez baduzue, ibilgailuak desegiteko agindua emanen dugu. Horrela lortzen den dirua Foru Komunitateko Administrazioarendako izanen da, Foruzaingoko Zerbitzuari sorturiko gastuen ordain gisa.

Bulego horiek Tuterako Foruzaingoko Parkean daude, Tarazonako errepideko 3. kilometroan, Tuterako Reina Sofía Ospitalearen ondoan. Telefonoa: 848-434500.

Izena: Jesús Garcés Palomares. Ibilgailua: G.A.C. ziklomotorra. Matrikula: CI-0037.

Izena: Mebarki Mohammed. Ibilgailua: Peugeot 405 autoa. Matrikula: NA-1495-Z.

Izena: Anibal Pineda Beltrán. Ibilgailua: Renault 4 autoa. Matrikula: NA-1124-Y.

Izena: Lucencio de los Santos Mecho. Ibilgailua: Ford Transit furgoneta. Matrikula: NA-1075-AG.

Izena: López Sandra Patricia. Ibilgailua: Ford Escort autoa. Matrikula: Z-9070-AJ.

Izena: Straupas Zydrunas. Ibilgailua: Renault 21 autoa. Matrikula: FSD 811.

Izena: Piñeiro Gabeiras José Manuel. Ibilgailua: Opel Kadett autoa. Matrikula: ML-3838-C.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hamaikan._Foruzainburua, José Ignacio Sánchez Trueba.

Iragarkiaren kodea: A0308897