128. ALDIZKARIA - 2003ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1497/2003 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Justa Otazu Elduayen andrea Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Harrera Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Justa Otazu Elduayen andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Harrera Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Langileri Atalari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren batean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: A0308894