108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, Ingurumena Kudeatzeko Neurri Administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatutako hartan, eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuari jarraikiz departamentu teknikoak tramitaturik, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerek ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Artica Residencial, S.L. Jarduera: garajea. Tokia: Artikako Mogotes Plan Partzialeko R-21 lurzatia.

Eskatzailea: Promociones Inmobiliaria Provigosa, S.L. Jarduera: garaje komuna. Tokia: Artikako Mogotes Plan Partzialeko R-15-4 lurzatia.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: A0307207