108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

154/2003 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Zergadunari Laguntza eta Argibidea Emateko Zerbitzurako 2003. urteko errentaren adierazpeneko inprimakiak inprimatu, manipulatu, frankeatu eta aldian-aldian zergadunen etxeetara igortzeko lanak Equipo Postal, S.L. enpresari esleitzen dizkiona.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

_Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 113/2002.

_Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskripzioa: 2003. urteko errentaren adierazpeneko inprimakiak inprimatu, manipulatu, frankeatu eta aldian-aldian zergadunen etxeetara igortzeko lanak egitea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazioko iragarkia: 2002ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 4koa.

_Izapidaketa mota eta esleitzeko prozedura eta modua:

a) Izapidaketa mota: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako aurrekontua:

175.000 euro (ehun eta hirurogeita hamabost mila euro), BEZa barne.

_Esleipena:

a) Eguna: 2003ko martxoaren 6a.

b) Kontratista: Equipo Postal, S.L.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: unitate bakoitza prezio hauetan:

_Inprimaturiko orri bakoitza (DIN A4 tamainako orriak): 0,011 euro, BEZa barne.

_Inprimaturiko orrialde bakoitza (DIN A4 tamainakoak): 0,021 euro, BEZa barne.

_Lehiatilako kanpoko boltsa bakoitza (320x240 milimetrokoak, gutxi gora behera), tinta batekin inprimatua, Nafarroako Gobernuaren armarria eta helbidea barne: 0,062 euro, BEZa barne.

_Manipulazioa (zergadun beraren inprimakiak prestatu, haiek bete, boltsa itxi, frankeatu, posta kodeen arabera sailkatu eta Posta eta Telegrafoetarako erakunde autonomora eramatea). 0,109 euro.

_Seiluengatik, boltsa bakoitzeko agirien pisuaren arabera, indarreko tarifak %3 merkatuko dira.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren seian._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: A0307146