108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiaren bidezko lehiaketaren deialdia, Mugikortasun Jasangarriaren Toki Ituna gauzatzeko eta Iruñeko Bide Gorrien Plana gizartearen partaidetzarekin prestatzeko aholkularitza teknikoa kontratatu beharrez

Alkatetzaren 2003ko abuztuaren 6ko ebazpenaren bidez, lizitazio deialdia egin da, Mugikortasun Jasangarriaren Toki Ituna gauzatzeko eta Iruñeko Bide Gorrien Plana gizartearen partaidetzarekin prestatzeko aholkularitza teknikoa kontratatu beharrez

Adjudikazio bidea: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Gehieneko aurrekontua: 120.000,00 euro.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean (Merkatuko karrika, 7-9 behea, Marceliano etxea) hogeita zazpigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute, indarra duen legediari jarraituz.

Klausula ekonomiko-administratiboen eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Iruñeko Udaleko Zuzeneko Kudeaketarako Zerbitzuan (Merkatuko karrika, 7-9, Marceliano etxea, behea).

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian. Jarduneko alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307932