108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta oposizioaldia hasteko eguna. Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Alkatetzaren 54/2003 Ebazpena, uztailaren 14koa.

Lehenbizi._Deialdiaren 4.3 oinarriari jarraituz, Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

DOÑA EDURNE ARRIBILLAGA ZARRANZ

DOÑA MARIA CARMEN OLANO SARASOLA

DON LAZARO ZABALA CESTAU

DON JOSE MARIA HUARTE ESTANGA

DON MITXEL BARRERO KAMARZANA

DON URTZI AZKONA IRURZUN

DON JAVIER ARRIZURIETA BILDARRAZ

DON JULIO PERUGORRIA LORENTE

DON JOSEBA LIZASO URRETA

DON KEPA IRIGORAS BIJUESCA

DON JUAN LOPEZ

DON IÑAKI OCHOTORENA ASTIZ

DON MICHAEL GAZTAÑAGA JONES

DON EDUARDO OCHOTORENA CELAYETA

DON JUAN JOSE ALTUNA OTAMENDI

Baztertuak: inor ez.

Bigarren._Deialdiaren 6.2 eta 8. oinarrietan ezarritakoari jarraituz, euskara proba egiteko eguna abuztuaren 27a izanen da, goizeko hamarretan. Proba hori egin behar dutenek NANa aldean dutela agertu beharko dute Udalaren kultur etxera, "Mitxausenea" izeneko eraikinean baitago.

Proba hori eginen dute deialdi honen 2.1.g) oinarrian eskatutako baldintza betetzen ez duten izangaiek bakarrik.

Hirugarren._Oposizioaldiko lehenengo ariketa, proba teorikoa, deialdiaren 8.1 oinarrian jasotakoa, irailaren 15ean eginen da goizeko hamarretan, Udalaren kultur etxean, "Mitxausenea" izeneko eraikinean baitago. Izangaiek NANa aldean dutela agertu beharko dute.

Laugarren._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea behar diren ondorioetarako.

Bosgarren._Udaleko osoko bilkurari honen berri ematea, egiten duen lehenengo bilkura arruntean.

Lekunberrin, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307858