108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

"Gorraizko Udalaren parkean (Eguesibar) lorezaintzako eta ureztapena jartzeko obrak" izeneko lanaren kontratazioa

Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:

Kontratuaren xedea: "Gorraizko Udalaren parkean (Eguesibar) lorezaintzako eta ureztapena jartzeko obrak" izeneko lana kontratatzea, lehiaketa eginda.

Aurrekontua: proiektuan jasotako kontrata bidezko aurrekontua, guztira, 275.974,45 eurokoa da, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2), hau da, 5.519,49 euro.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Kontratistaren sailkapena eta enpresaren kategoria: K taldea; 6. azpitaldea; c) kategoria.

Baldintzen plegua: Repronet 24, Remiro de Goñi kalea, 24-behea, Ipar Etxabakoitz. Telefonoa: 948 189216.

Proposamenak aurkeztea: betiere baldintzen pleguko ereduari jarraituz, Eguesibarko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte (egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea).

Eguesen, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0307807