108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

347/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak hartu ahal izateko prozedurarako deialdia bukatutzat ematen duena. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, otsailaren 28ko 107/2003 Foru Aginduaren bitartez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, otsailaren 28ko 107/2003 Foru Aginduaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak hartu ahal izateko prozedurarako deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2003ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 1ean.

Deialdi horretako bederatzigarren oinarrian ezartzen da epamahaiek proba kalifikatuko dutela "gai" edo "ez-gai" kalifikazioarekin eta espezialitate berria hartuko dutela bakarrik "gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek.

Espezialitate bakoitzeko epaimahaiek aktak eginda, izangai batek ere ez du "gai" kalifikazioa lortu.

Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 87. artikuluko 2. idatz-zatiarekin eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearekin bat, bidezko da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak hartu ahal izateko prozedurarako deialdia bukatutzat ematea. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, otsailaren 28ko 107/2003 Foru Aginduaren bitartez.

Hori horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak hartu ahal izateko prozedurarako deialdia bukatutzat ematea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 87. artikuluko 2. idatz-zatiarekin eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearekin bat, izangai batek ere ez baitu "gai" kalifikazioa lortu.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka, interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

4. Foru agindu hau Idazkaritza Teknikora eta Giza Baliabiden Zerbitzuko Langileri Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren bian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0306921