108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsirik

Deierriko Udalak, 2003ko apirilaren 16an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49.1.b) eta 79.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, Deierriko Udal Planeko hurrengo aldaketak hasiera batez onestea:

_Udal plana osatzea, eraikuntza tipologien definizioa hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian sartuta.

_Hirigintzako Araudi Orokorraren 26.2.c) artikulua aldatzea, eraikinek hiri lurzoru sendotuan izan behar dituzten altuerei buruzkoa.

_Hirigintzako Araudi Orokorraren 26.2.b) artikuluan antzemandako akatsa zuzentzea, 250 m² baino gehiago hartzen duten hiri lurzoru sendotuko lurzatien aprobetxamenduari buruzkoa.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak jarriz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak hala adierazita aplikatzen ahal den 74.1 artikuluarekin bat etorriz. Epe horretan interesatuek bidezko iruditzen zaizkien ohar edo alegazio guztiak egiten ahalko dituzte. Espedientea Deierriko Udaleko bulegoetan (Kale Berria, 22, 31177 Aritzala, Nafarroa) egonen da ikusgai, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena._Aipatu Foru Legearen 74.2 artikuluko aurreikuspenak betez, espedientea eta jendaurreko informazioa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, horri buruzko txostena egin dezan.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da administrazio bidean behin betikoa ez den egintza honen aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, izapidea baita. Hala ere, horrek ez du galaraziko interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluarekin (in fine) bat etorriz, prozedurari amaiera emanen dion ebazpenean kontuan hartzeko.

Deierrin, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307484