108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

2003ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsirik

Beteluko Udalak, 2003ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2003ko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta ekainaren 23an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak behin betikoz onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:

Sailkapen ekonomikoa

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua._Zuzeneko zergak: 70.050,00 euro.

II. kapitulua._Zeharkako zergak: 37.373,99 euro.

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 22.466,00 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 107.972,00 euro.

V. kapitulua._Ondareko eta herrilurren aprobetxamenduetako dirusarrerak: 10.948,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

VI. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea:

VII._Kapital transferentziak eta bestelako kapital-dirusarrerak:

VIII. kapitulua._Finantza-aktiboak:

IX. kapitulua._Finantza-pasiboak:

Guztira: 248.809,99 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua._Langileen soldatak: 33.400,00 euro.

II. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 122.673,00 euro.

III. kapitulua._Finantza-gastuak: 7.374,00 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 64.813,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

VI. kapitulua._Inbertsio errealak:

VII. kapitulua._Kapital-transferentziak:

VIII. kapitulua._Finantza-aktiboak:

IX. kapitulua._Finantza-pasiboak: 20.549,99 euro.

Guztira: 248.809,999 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoa betez.

Betelun, bi mila eta hiruko ekainaren hamaseian. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: A0307485