108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

464/2003 FORU DEKRETUA, abuztuaren 11koa, Ignacio Guembe Cervera jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Ikuskapen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko abuztuaren hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ignacio Guembe Cervera jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Ikuskapen Ataleko buru izendatzen da, bitarte baterako. 2003ko abuztuaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hamaikan._Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria ordezkatuz, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: C3265639