108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

E D I K T U A

Uharteko Udalak, aurtengo ekainaren 26ko bilkura berezi eta presakoan, ondoren hitzez hitz ematen den erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraikiz (2586/1986 E.D., 86-11-28koa):

Erabaki da:

_Erabateko dedikazioaren araubidea ezarri da ondoko karguak betetzeko: Langileen Alorra kudeatzeko zinegotzi eskuordea, Hirigintza Alorra kudeatzeko zinegotzi eskuordea eta Ogasun Alorra kudeatzeko zinegotzi eskuordea. Hala ezarri da, karguek dakarten erantzukizun maila kontuan izanik eta aintzat hartuz pertsona berak beteko dituela hiruak.

_Horren ondorioz, erabateko dedikazio horren aldera A mailaren hasierako soldataren adinako ordainsaria jasoko dute aipatu kargudunek, hau da, 23.095,52 euro 2003 urterako."

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: C3230979