108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

393/2003, FORU DEKRETUA, abuztuaren 11koa, Raquel San Martín Ederra andrea Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du Zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko abuztuaren hamaikako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Raquel San Martín Ederra andrea Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendari izendatzen da, bitarte baterako. 2003ko abuztuaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hamaikan._Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: C3265636