108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A U N

Alkatetzaren ebazpena

Larraungo alkate andreak, 2003ko uztailaren 22an, honako hau eman du:

Alkatetzaren ebazpena

Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatu baitzuen,

Ebatzi dut:

2003ko ekainaren 14ko osoko bilkuran eratu zen Udalaren Korporazioko ondoko kide hauek alkateorde izendatzea:

Lehen alkateordea: José Martín Muguiro Soravilla.

Bigarren alkateordea: Pedro Manuel Barbería Echarri.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduko 46.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Larraunen, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0307536