108. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Alkatetzaren dekretua (uztailak 22/03) Batzordeetako burutzen eskuordetzei buruzkoa

Berriozarko Alkatetzaren bulego ofizialean, 2003ko uztailaren 16an, Benito Ríos Ochoa Berriozarko Udaleko alkate udalburuak, bere eskurantzak erabiliz, eta Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 125. artikuluan xedatutakoari jarraikiz;

Ebatzi dut:

Lehenbizi._Udalaren Informazio Batzordeetako egiazko burutza ondoko zinegotzi hauei eskuordetzea:

_Ogasuneko Informazio Batzordekoa: Sergio Colomer Caubet jaunari.

_Hirigintza eta Obretako Informazio Batzordekoa: Santos Munárriz Romeo jaunari.

_Kultura, Euskara eta Ingurumeneko Informazio Batzordekoa: José Antonio Navidad Piquero jaunari.

_Kirol eta Gazteriaren Informazio Batzordekoa: Sergio Sayas López jaunari.

_Emakume, Hezkuntza eta Enpleguko Informazio Batzordekoa: Pilar Moreno de la Chica andreari.

_Osasun eta Gizarte Ongizateko Informazio Batzordekoa: Juan Antonio Ruiz Miranda jaunari.

Bigarren._Honako ebazpen hau igortzea Informazio Batzorde bakoitzari eta osoko bilkurari, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan. Halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzen da.

Horrela dekretatu, agindu eta sinatzen dut nik, Benito Ríos Ochoa Berriozarko Udaleko alkateak, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian.

Iragarkiaren kodea: A0307518